Leizeetako margoen erreplikak jarri dituzte Lizarrustin, Kobeagak esku soilez eginak
Lizarrustiko parketxean Ekaingo eta Altxerriko leizeetako margolanen erakusketa jarri dute. Natxo Kareaga bilbotar artistak egin ditu aurrehistoriako artelanen erreplikak. Zaldien irudiak dira gehienak. Harri fosilizatuetan eskuz margotzen du, osagai naturalak erabilita. Lan bakoitza «bakarra» da, hala. Erakusketa igandean zabaldu zuten, eta abenduaren 2ra arte edukiko dute.