Parot doktrinaren aurkako epaia eta preso goierritarrak
Argi izpi bat tunel ilunaren amaieran. Horixe izan da Gonzalo Rodriguez, Juani Delgado eta Kepa Solana preso goierritarrentzat eta haien senitartekoentzat Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak aste honetan Parot doktrinaren aurka emandako epaia. Amesgaizto baten bukaera. Hodeiertzari begiratu eta amaiera nonbait ikustekoa. Epaiak esperantzari ateak ireki dizkio, baina bizitzak hala erakutsi dietelako, tentuz emango dituzte askatasunera arte eman beharko dituzten pausoak.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren aurka hartutako epaiak Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguez eta Legazpiko Juani Delgado eta Kepa Solana preso goierritarren egoera errotik irauli du.
Erreportaje osoa bihar Goierriko Hitzan.