Dominante abesbatza, Espoo (Finlandia).
Ordizia eta Goierriko musikazaleek kalitate handiko ahots-taldeak entzuteko aukera izango dute datorren astean. Izan ere, Ordiziako eliz parrokian Kultura sailak antolatu eta Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzaz, nazioarteko bi abesbatzen kontzertuak izango dira entzungai. Batetik, urriaren 28an Pragako (Txekia) Philharmonic Haur Abesbatzaren kontzertua egingo da. Ostegunean, urriaren 31n, Epsooko (Finlandia) Dominante abesbatzaren txanda izango da. Bi kontzertuak Ordiziako parrokian egingo dira, iluntzeko zortzietan.
Bi emanaldiok, azaroaren 9an hasiko den XXVIII. Barroko Aire musika zikloaren aperitiboa direla diote antolatzaileek.