Añorgak irakurketa tailerra bihar bukatuko du Ataunen
Pello Añorga idazle eta ipuin kontalari oiartzuarrak larunbatean egingo du, Ataunen, irakurketa ikastaroaren bigarren eta azken saioa. Hori ere 10:00etatik 12:00etara izango da, udaletxeko batzar aretoan. 0-6 urte arteko umeen gurasoentzat da, bereziki.