Duela hamalau hilabete zabaldu zuten Beasain-Durango errepideak Urretxu eta Zumarragan barrena egingo duen bidearen lehen zatia, Eitzaga eta Deskargako portuaren hasiera lotzen dituena, Argixaoko tunelaren bidez (Gi-632). Hurrengo zatia, Urretxu eta Antzuola batuko dituena, egiten ari dira orain, Deskarga parean. Krisiak bide azpiegituretan eragina izan arren, Foru Aldundiak lehentasunezko lana zela adierazi zuen. Zati horrek, Deskargako tunelaz gain, bost bidezubi hartuko ditu; lanen aurrekontu osoa 76 milioi eurokokoa.
Duela hamalau hilabete zabaldu zuten Beasain-Durango errepideak Urretxu eta Zumarragan barrena egingo duen bidearen lehen zatia, Eitzaga eta Deskargako portuaren hasiera lotzen dituena, Argixaoko tunelaren bidez (Gi-632). Hurrengo zatia, Urretxu eta Antzuola batuko dituena, egiten ari dira orain, Deskarga parean. Krisiak bide azpiegituretan eragina izan arren, Foru Aldundiak lehentasunezko lana zela adierazi zuen. Zati horrek, Deskargako tunelaz gain, bost bidezubi hartuko ditu; lanen aurrekontu osoa 76 milioi eurokokoa. Aldundiak emandako azken datuen arabera, urtebeteren buruan bukatzea espero dute Urretxu eta Antzuola arteko lanak.
Hurrengo bideoan, berriz, Beasain-Durango errepideko lanak nola hasi ziren ikus daiteke, 2002 eta 2005. urteen artean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.