Elkartasun Azoka egingo dute gaur Legorretan
Legorretako Udalaren Gizarte Ongizate eta Kultura batzordeek antolatuta, Elkartasun Azoka izango da, gaur. 11:00etatik 14:30era, herritarrek eman dituzten gaiak salduko dituzte, plazan. Bildutako dirua garapen proiektuetara bideratuko dute. Dantzariak, buruhandiak, eta pintxo eta edari salmenta ere izango da. Legorparty informatikazale topaketa ere gaur 09:00etan hasiko da, igande iluntzera arte. Kultur astean, bestetik, Legorretako XIX. Mus Txapelketa jokatko da, gaur 23:00etan, Bilkoin elkartean.