Hamargarren urteurrenari begira, argazkia atera dute Beasaingo gaztetxekoek
Beasaingo gaztetxeak hamar urte beteko ditu datorren udan eta data borobil hori ospatzeko, ekintza ugari egiteko asmoa dute. Asmo horiei forma ematen hasteko, biltzen hasi behar dute hamar urte hauetan gaztetxearen parte izan diren gazteak eta horretarako lehen eguna izan dute gaurkoa.
Hamar urte hauetan gaztetxearen parte izan diren gazte asko bildu dira gaur eguerdian, hamargarren urteurrenerako egitekoak diren egutegiko azalerako argazkia ateratzeko. Lan tresnak eta banderolak hartu dituzte, urte hauetan guztietan egin duten lana eta erreibindikazioa argazkian islatzeko.