Hondarribiko elizako kanpaia Ezkion konpontu du Luis Romerok
Ezkio-Itsasoko Solda-Berezi tailerreko Luis Romerok Hondarribiko parrokiako kanpaietako bat konpondu du. Kanpaiak lau urte zeramatzan isilik eta Santu Guztien Egunerako bukatu eta eraman zuen bueltan Hondarribira. Romero pasaitarra da, baina 18 urte daramatza Ezkio-Itsason. Kanpaien konponketan espezialista da, 2008an Gabiriakoaren pitzadurak konpondu zituenetik. Gotzon Aranburuk, kanpaia konpontzeko prozesua irudikatu du bideoan.