Atzo Segurako hilerriko ermitan meza eman zuten aspaldiko partez. Ermita egoera txarrean zegoen, eta Udalak berritu egin du Patxi Albizu apaizaren ekimenez eta laguntzaz. Teilatua konpondu dute, hormetako porlana kendu eta harria bistan jarri eta irudiak txukundu. Meza Albizuk berak eman zuen.