Bi elkarretaratze deitu ditu plataformak biharko
Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak, «atez ateko sistemaren aurkako desobedientzia zibileko kanpaina» martxan jarriko duela iragarri du. Prentsa ohar bidez berriz adierazi dutenez «legazpiarren %80 baino gehiago edukiontzi bidezko sistema baten bitartez birziklatzearen alde» dagoelako eta atez atekoaren aldekoak «%20 baino gutxiago» direlako.
Bihar arratsalderako deitu dituzte kanpaina honen baitako lehenengo ekintzak, topaketa izaera izango dutenak. Bi elkarretaratze egingo dituzte, «bat Hegialden, 19:00etan eta bestea herrigunean, eliza ondoan 19:30ean». Herritarrei «errefusa duten plastikoko poltsekin gerturatzeko» deia egin diete, «txintxilikakak dauden guneetan» uzteko helburuz, gaineratu dutenez.