Aramako Ibares baserrietara doan zubia berritzen hasi dira. Udalak 156.000 euroko aurrekontua bideratu du, zubia egoera txarrean zegoelako. Lurkide enpresak egingo du berrikuntza, hamar-bat astean. Eusko Jaurlaritzaren Erein programatik diru laguntza jaso du udalak. Ibaresko zubia Arama eta Itsasondo artean dago, Oria ibaiaren gaiean. Zubiaren fabrika zaharberritu, eroritako zatiak berreraiki, taula zabaldu eta behar ez diren osagaiak kenduko dituzte.
![Ibaresko zubia, Itsasondo aldetik, Oria ibaiaren gainean eta N-1 autobidearen azpian./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/11/pnga_erakutsi-113.gif)
Ibaresko zubia, Itsasondo aldetik, Oria ibaiaren gainean eta N-1 autobidearen azpian./Aimar Maiz