Kulturen topaleku bihurtuko da Ordizia larunbat honetan Sustraiez Blai jaialdiarekin
"Kalitatezko" egitaraua prestatu dute Sustraiez Blai jaialdiaren antolatzaileek larunbat honetarako; "azken urteetako onena", Josetxo Sastre antolatzailearen arabera. Munduko musiken gaineko jaialdiaren hamairugarren edizioa izango da larunbatean Ordizian ospatuko dena. Oraingoan, musika-emanaldiak bi lekutan izango da: Plaza Nagusian eta Sugaar tabernan.
Edonola ere, ez da hor amaituko egitaraua. Izan ere, kontzertu nagusiaren ondoren, Sugaar tabernan Javi P3z DJ. Set proiektua izango da. DJ ezagunak munduan zehar bidaia musikala proposatuko du.
Biharko Goierriko HITZAn izango dituzu jaialdiaren eta bertan izango diren taldeen gaineko xehetasun gehiago; baita Josetxo Sastreri egindako elkarrizketa ere.
EGITARAUA
Azaroaren 9a, larunbata
- 19:00. Kalejira La Jodederarekin.
- 21:00. Mercedes Peon, Korrontzi eta Yacine&TheOriental Groove taldeekin kontzertua.
- 01:00. Javi P3z Sugaar tabernan.













