Legorretako Udalak %1,55 igoko ditu tasak eta zergak 2014rako
Legorretako Udalak aurreko asteartean, urriak 29, onartu zuen 2014rako udal zergen eta tasen araudia, ezohiko osoko bilkuran. Bilduk gidatutako gobernu taldeak orokorrean %1,55 igoko ditu tasak eta zergak.
Igoerarako erabili duten irizpidea aurreko urteetako berbera izan da: presio fiskala KPIren igoera aintzat hartuta «mantentzen saiatzea».
Salbuespena hondakin bilketaren tasak izango du. %2 igoko du udalak herritarrek ordaindu beharreko kopurua. «Aurten, lehengo urtean baino %2 gehiago igo dugu, hots, %10. Hori, jakinekoa denez, zerbitzu horrek aspalditik dakarren defizit handiagatik da», azaldu du Legorretako Udalak.
Udalak eskaintzen dituen gaur egungo zerbitzuak «murrizketarik gabe» mantenduko direla agindu du, zergakKPIri dagokion %1,55 igota. «Bestetik, krisi honetan okerren pasatzen ari diren herritarrekin —urtetik urtera gehiago dira— solidarioak izatea ahalbidetuko digu.
Datorren urteko udal aurrekontua osatzeko lanak «aurreratuta» dituela esan du udalak. Zergak eta tasak ordintzeko laguntza ekonomikoaa eskatu ahal izateko, epeak eta baldintza-zerrenda ere aurki onartuko ditu.