Araman gaur hasiko dira San Martin jaiak, gaztainak koskatuz
Aramako San Martin festetan gaztaina jana izan ohi da herritarrak elkartzeko aitzakia onenetarikoa. Igande arratsean izango da. «Azken urteetan beherantz doala iruditzen zaigu ekitaldi hori, baina oraindik plaza betetzen da», dio Asier Mujika alkateak Hain justu, gaur gaztainekin beraiekin hasiko da egitaraua, jubilatuen Oñarte lokalean koskatuko —morkotsetik atera— dituztelako.
Festak antolatzeko, eta dena ahalik ondoen garatzeko, aurten auzolan talde bat sortu dute, herrian. Udalak deia egin zuen, eta 25 bat lagunek eman dute izena. Bakoitzak bere ardurak eta egitekoak hartu ditu.
Herri giroko ekitaldiak izango dira Araman ere nagusi. Ostiral gaueko giroa «polita» izaten dela nabarmendu du Mujikak. Herri afaria eta dantzaldi-parranda egingo dituzte.
Igandeko pilota partida ona izango da. Juniorretan gaur egun onenetakoak diren lau pilotari ariko dira, Iker Irribarria aramarra tartean; lesio batetik sendatu berria den arren, joko maila bikainean da. Aurki profesionaletara jauzi egin dezakeen Tolosa anoetarrarekin osatuko du bikoa, Apezetxea-Erostaberen aurka.
EGITARAUA
Gaur, osteguna (azaroak 7)
- 20:30. Gaztaina koskatzea, Oñarte jubilatu elkartean.
- 18:00. Ume jolasak, plazan.
- 19:00. Jai hasierako suziria.
- 20:30. Herri afaria, Arrikutz elkartean.
- 00:00. Triki Take taldea.
- 11:30. Altxorraren bila jolasa, herrigunean.
- 14:00. Haurren bazkaria, Toki Alai tabernan.
- 16:00. Gorritiren animaliak.
- 19:30. Dantza saioa: Amets Bide (Ordizia) eta Ostadar (Beasain) taldeak.
- 21:00. Gazte afaria, Arrikutzen.
- 11:30. Aramako XXI. Pala Txapelketaren finalak.
- 12:45. Esku pilota partidak (juniorrak): Irribarria-Tolosa / Apezetxea-Erostarbe.
- 15:30. Haurren jolas parkea.
- 20:30. Gaztaina jana, plazan.
- Ondoren. Bide Batez taldea.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 13:00. Toka lehiaketa herrikoia, plazan.
- 16:30. Mus txapelketa, Toki Alain.
- 17:00. Seiko urre txapelketa, Oñarte jubilatu elkartean.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
- Ondoren. Josu eta Amets trikitilariak.