Autobusen bilera gaur egingo dute aramarrek eta altzagarrek, batera
Autobus zerbitzua hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrekin egiten ari den bilera sortaren barruan, gaur Araman izango da. Altzagako eta Aramako bizilagunentzat da batzarra, bateratua. 19:00etan hasiko da, Aramako udaletxean. Prozesuaren lehenengo zatia datorren astean bukatuko da Goierrin. Gaintzan asteartean egingo dute bilera, azaroaren 12an, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan.