'Beltza'ren hitzaldia eta afari bejetarianoa bihar Beasaingo Gaztetxean
Emilio Lopez Adan Beltzak hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Beasingo gaztetxean borroka armatuaren memoria politikoaren inguruan. Frankismoaren garaian ETAko kidea izan zen Beltza, Komite Exekutibo Taktikoko (KET) kidea eta euskal nazionalismoari eta Euskal Herriko historiari buruzko lan ugari argitaratu ditu. Zenbait aldizkaritan, irratian eta telebistan ere jardun du eta medikua ere bada
Hitzaldiaren ostean, 21:00etan, jangela bejetarianoa egingo dute, bertan afaldu nahi dutenentzat, ohi bezala, prezio «herrikoietan».