Buzkantza Lehiaketa dastaketa soila izango da ekoizle falta dela eta
Zumarragako Udalak 30 urtez antolatutako Buzkantza Lehiaketa dastaketa eta salmenta izango da aurtengoan, bide batez, izena ere aldatu dute eta Buzkantzaren Eguna izango da azaroaren 17koa. Aurreko urteko lehiaketan lau ekoizlek baino ez zuten parte hartu, eta kultur zerbitzutik adierazi dutenez, «lehiaketa egiteko gutxieneko parte hartzaile kopuru bat behar genuela eta, aurten dastaketa egitea erabaki dugu». Zumarragako Udalaren asmoa, hala ere, etorkizunean lehiaketa egiten jarraitzea da.