
Idiazabalgo Udaleko Kultura sailak
Zine gauak programa antolatu du. Datozen hiru ostiraletan euskaraz egindako pelikulak emango dituzte. Bihar
Alardearen seme-alabak emango dute, hilaren 15ean
Gatza 31 urte eta hilaren 22an
Bypass. Protagonistek eurek aurkeztuko dituzte pelikulak. Bihar Eneko Olasagasti zuzendaria etorriko da Idiazabalera, alardeari buruzko dokumentala aurkeztera. Emanaldi guztiak guraso elkarteko aretoan izango dira, 22:00etan. Sarrerak 2 euro balio du eta hiru emanaldietarako bonoa erosteko aukera ere badago, 5 euroren truke.