Gaintzan afari-merienda egingo dute, larunbatean. On-Bide elkartean da oturuntza, eta gaztaina erreak ere izango dira. San Martin eguna ospatuko dute, astelehenean, eta aurrez girotzeko ekitaldia izango da kantu-afaria. Izena biharko (ostirala) eman behar da, udaletxean (943 88 95 64). Matxain eta Urdangarin trikitilariak ariko dira afal ondoren.
Astelehenean, 11:30ean meza izango da San Martin ermitan. Ondoren, hamaiketakoa Kale Txiki jatetxean egingo dute.

Gaintzarrak mahaiaren bueltan, hamaiketakoa eginda, San Martin egun batean. /Aimar Maiz