Txirrindularitza mintzagai datorren astean
Txirrindularitzari buruzko I. Jardunaldia antolatu du azaroaren 11, 12 eta 13rako Goierri kirol elkarteko txirrindularitza sailak. Taldeko arduradun Aitor Salaberriak zehaztu duenez, «formazio aldetik badago behar bat taldean» eta bestetik, denboraldia amaituta neguan txirrindularitzari lotutako ekintza gutxi dagoenez, garai egokia iruditu zaie jardunaldia antolatzeko.