Zegamako aizkora apustua ordubete atzeratu dute
Bihar Zegamako pilotalekuan jokatuko duten aizkora apustua ordubete atzeratu dute, hileta elizkizun bat dela eta. 19:00etan hasi beharrean, 20:00etan hasiko da. Joxe Mari Esnaola eta Imanol Berasategi zegamarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarraren eta Xabier Zaldua zumarragarraren aurka arituko dira. 4.000 euro daude jokoan. Bikote bakoitzak 60 ontzako hamalau enbor ebaki behar ditu.