Egin Klik irudian 79. zenbakia irakurtzeko
Txikitatik dantza du pasio Asier Zabaleta ezkiotarrak. Lan bila, ordea, atzerrira joan behar izan zuen; harrezkero, munduko herrialde askotako antzokietan dantza egin izan du. Euskal Herrian harrobi ona badago ere, dantzariek hemen irteera gutxi dutela uste du Zabaletak.
Ehiztarien denboraldia bete-betean dago, eta Goierrin asko dira asteburuetako afizio nagusia horixe dutenak. Goizean goiz jaiki, ehiza postura joan, ahal dela zerbait ehizatu eta bueltakoan, tertulia giroan, gosari ederra egin.
Motzean atalean, Beasainen 28 urtez zapatari lanetan dabilen Antonio Jarit urretxuarrarekin izan dira. Lehen ere krisialdi garaian lanik gabe gelditu zenean hasi zen zapatari lanetan, eta egungo krisiari ere eusten dio.