Idiazabalgo artzainen lana eta gaztagintza ezagutarazteko asmoarekin sortu zuten Gaztaren Mamia ekimena, iazko urrian. Idiazabal Gaztaren inguruko hainbat hitzaldi eta ekimen egin dira harrezkero. Azkena, Pausoka ekoiztetxeak egin duen dokumental laburra da. Bertan, herriko hainbat artzain eta ekoizleren testigantzak jasotzen dituzte, Xabier Urteaga kazetariak gidatuta.
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak desobedientzia zibileko kanpaina hasi du, hondakinak biltzeko herrian ezarrita dagoen sistema mistoaren aurka. Plataformak bi elkarretaratzeetara deitu zituen herritarrak atzo iluntzean, bata 19:00etan Laubiden eta bestea 19:30ean herrigunea, eliza parean dauden zintzilikarioetan. Guztiei zabor poltsak eramateko deia egin zitzaien, gero protesta moduan herriko bi gune hauetan pilatuta uzteko.