Desobedientzia zibileko lehenengo ekintza eraman dute aurrera Legazpin
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak desobedientzia zibileko kanpaina hasi du, hondakinak biltzeko herrian ezarrita dagoen sistema mistoaren aurka. Plataformak bi elkarretaratzeetara deitu zituen herritarrak atzo iluntzean, bata 19:00etan Laubiden eta bestea 19:30ean herrigunea, eliza parean dauden zintzilikarioetan. Guztiei zabor poltsak eramateko deia egin zitzaien, gero protesta moduan herriko bi gune hauetan pilatuta uzteko.
Laubiden 150 bat pertsona inguru bildu ziren, eta herrigunean beste 250, nahiz eta bildutako poltsak gutxiago izan diren. Koldobike Olabide plataformako kideak adierazi zuenez, “legazpiarrek beste behin adierazi dute atez ateko sistemaren aurka daudela”, eta herritarrek emandako babes horrekin plataformak bere lanean aurrera jarraituko duela ere gehitu zuen.
Plataformak “birziklapenaren alde” egiten duela adierazi zuen, baina ez dutela “inolaz ere atez ateko biletarik onartuko” eta birziklapena “edukiontzi bidezko sistemaren bitartez” bultzatuko dutela gaineratu zuen.
Gaur goizerako kalean pilatutako zabor poltsa guztiak jasota zeunden eta une honetan kalean garbi daude Legazpin.












