Iter proiektuaren inguruko hitzaldia emango dute gaur Beasainen
Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatutako Azaroa, Zientziaroa ekimenaren barruan, gaur iluntzeko 19:00etan Iter proiektuaren inguruko hitzaldia eskainiko du Fernando Plazaola fisikari eta ikertzaileak Igartza jauregian. Jose Luis Etxezarretak azaldu duenez, «Iter proiektua fusio nuklearraren inguruko proiektu bat da. Honen bidez 100.000.000 gradutara berotzen dituzte hidrogenoaren bi isotopo, energia lortzeko. Proiektuak duen zailtasuna da, gradu horiek eusteko moduko materiarik ez dagoela. Horretarako, kanpo magnetikoen bidez eusten dituzte isotopo horiek. Energia mota hau garbia eta amaigabea dela diote»
Azaroa, Zientziaroa ekimenaren inguruko informazio gehiago hemen.