Nerea Elustondok bihar abestuko du Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan
Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan dute bertsozaleek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren faseko lehen hitzordua bihar arratsaldeko 17:30ean. Bertan izango da Nerea Elustondo Legazpiarra, Amets Arzallus, Jokin Uranga, Julio Soto, Jon Martin eta Jone Uriarekin bertsotan. Nerea Elustondo izan da, Txapelketa Nagusira aurkeztu ziren bost goierritarren artean, finalaurreko saioetara pasa den bertsolari bakarra. Kanporaketako saioari dagokionean “hobeto egin zitekeen, baina, okerrago ere bai. Ez nintzen erori behintzat: potorik, isilunerik edo antzerakorik gabe aritu nintzen. Txapelketak hori dauka… Iker, adibidez, oso ondo hasi zen, baina… Txapelketan ezin da hankarik sartu”.
Elustondoren inpresioen inguruko informazio gehiago hemen.
Biharko saioan abestuko duten bertsolari guztien inpresioak bildu dituzte bertsoa.comen. Sakatu hau ikusteko.