«New Yorkeko maratoia egin nahi nuke eta, hala, hiria ezagutu»
Igor Elizegi Txikito (Zegama 1976) atabalaria da. San Martin eguna, egutegian ondo markatzeko eguna izaten da zegamarrentzat, eta egun horretan, Elizegik, Zegamako Txistu Taldearekin batera, ganaduz eta postuz betetako kaleak alaitzen ditu, bere atabalarekin.
Atabala jo duzun egunik ederrena.
Atabala gustura Bartzelonara joan ginenean jo nuen. Oso irteera polita izan zen. Autobuskada bat txistulari joan ginen. Han kalejiran ibili ginen eta Euskal Etxean afaldu genuen. Ederki pasa nuen.
Abesti bat.
Ken zazpi taldearen Udazken arratsaldetan.
Opari bat.
Erosi ezin daitezken horietakoak.
Afizio bat.
Korrika egitea, neure buruari pixka bat gogor egiteko. Realaren jarraitzailea ere banaiz, batzuetan majo sufrituz.
Amets bat
New Yorkeko maratoia egin nahi nuke eta, bide batez, hiria ezagutu.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak. Udan astebeteko irteera egiten dugu lagunek, mendian pixka bat ibili eta…
Gorrotu duzuna.
Pazientzia falta; azkar aserretzen den jendea.
Gustuko duzuna.
Alaitasuna eta umorea.
Herriko alkate bazina.
Alkate ez; festetako zinegotzi izango nintzateke ni! [barrez].
Zegaman biziko ez bazina.
Gipuzkoako herri txikiren batean, Zegamatik ahalik eta gertuen, bisitan etortzeko ere.