Olga Barrerasek irabazi du Olaberriko argazki lehiaketa
Aimar Maiz
Goierri
Olaberriko VI. Argazki Lehiaketa Olga Barrerasek irabazi du. Aurreko ostiralean jaso zituen lehen sariko 250 euro eta garaikurra. Bigarren Miguel Cavero sailkatu da, eta hirugarren Joxemi Romero. Aurreneko olaberritarra Armando Aizkorbe izan da. 14 lagunek parte hartu dute, 42 argazkirekin. Argazkiak udaletxeko ganbaran daude, erakusketan. Egunero 15:00ak arte dago zabalik.
Olaberriko argazki lehiaketako erakusketan, saritutako lau lanak nabarmenduta. /Aimar Maiz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.