Arabako Munaingo Zabaletak irabazi du Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazta lehiaketa
Zegaman egun handia daukate gaur: San Martin azoka. Goizean goizetik ganadua, gaztak eta artisauak ikus zitezkeen. Goizak aurrera egin ahala, haizeak nahikoa lan eragin dizkie postuei, baina jendetza bildu da beste behin ere Zegamara.
Pilotalekuan Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazta txapelketa jokatu da, eta Munaingo (Araba) Zabaleta S.C.k irabazi du. Bigarren Olaberriko Aizpea Elkartea izan da eta hirugarrena, Ilarduiako (Araba) La Leze.
Ganadu lehiaketako sariak ere banatu dituzte:
- Ardiak: Mari Paz Oiarbide.
- Bildotsak: J. Migel Azurmendi.
- Ahuntzak: Inazio Katarain.
- Antxumeak: Ander Lasa.
- Pirenaika behiak: Iñaki Labaka.
- Behi mestizoak: Juan Kruz Arrizabalaga.
- Behi suizoak: Juan Azurmendi.
- Zezenak: Jose Inazio Labaka.
- Zaldiak: J. Mari Esnaola.
- Etxe behorrak: Joxe Azurmendi.
- Mendi behorrak: Iker Zubeldia.