San Martin festak aprobetxatuz, 36ko gerran hildako Urretxuko Aginaga auzoko Mandabieta baserriko Manuel Alkorta Garate (23 urte), Urrusti baserriko Jexux Zabaleta Plazaola (22 urte) eta Agiñabarren baserriko Ramon Aranguren Plazaola (21 urte) omendu dituzte gaur eguerdian. Bertsoak, dantza eta musika izan dira besteak beste Aginagan. Oroimenaren Txokoa ere inauguratu dute.