Domingok, Zamakolak eta Arboniesek irabazi dute Zumarraga-Urretxuko XXV. Pintura lehiaketa
Zumarragako Zelai Ariztin XXV. Pintura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Guztira 60 lan aukeztu dira Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako lehiaketara, baina lehiaketara 57 izan dira onartuak, “beste hiruak ez dutelako oinarrietan eskatutakoa betetzen”. Aitor Etxeberriak, Rikardo Azkargortak eta Juan Antonio Garciak osatutako epaimahaiaren arabera, Getxoko Veronica Domingo Alonsoren lana izan da onena. 600 euroko saria jaso du. Bigarrena, Mendaroko Jaime Zamakola Esnaolarentzat izan da eta 450 euro jaso ditu. Herriko lan onenaren saria Maite Arbonies Etxaniz zumarragarrari eman diote (200 euro).