Ordiziako Mintzalagun programan 45 lagunek hartuko dute parte
Euskara ikasten ari direnek euskara praktikatzeko helburua du Mintzalagun programak. Horretarako, euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak elkartzen dira astean behin. Eguerdian D’Elikatuzen egin duten aurkezpenean emandako datuen arabera, Ordizian, aurten ere, horretan ariko dira 45 lagun: 26 euskaldun berri eta 19 euskaldun zahar. Adin desberdinetakoak dira guztiak. Taldeak egin ondoren, lanean hasteko prest dira ordiziarrak.
Astean behin elkartzeaz gain, ikasturte osorako ekintza osagarriak ere izango dituzte.