Ezkio-Itsasoko abesbatzaren 25. urteurrena eta argazki lehiaketako sari banaketa
Ezkio-Itsasoko abesbatzak 25. urtemuga bete du, eta hori ospatzeko, saio berezia egin dute asteburuan, udaletxeko aretoan. Saioarekin batera, Juanito Idiakez abesbatzaren sortzailea eta Xabier Barriola, egungo zuzendaria omendu zituzten. Herriko umeek, gainera, lore bana eman zieten abesbatzako kideei. Koruak mende laurdena bete badu ere, etorkizuna bermatzeko jende berria ere behar dutela gogorarazi zuten, eta horretarako, animatu eta izena emateko deia egin zieten herritarrei.
Goierriko Hitza
Goierri

Abesbatzaren saioaren aurretik, Ezkio-Itsasoko argazki lehiaketako sariak ere banatu zituzten. Andoni Albisuarena izan zen epaimahaiaren ustez argazkirik onena, eta ondorioz, 200 euroko sari nagusia jaso zuena. Webgunearen bidez herritarren boto gehien jaso dituena, berriz, Itziar Etxezarretaren argazkia izan da. Gaztetxoen mailan, berriz, Irati Arratibelek jaso zuen lehen saria; webgunean, Paulo Albisuak eta Garazi Garmendiak jaso zituzten botorik gehienak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.