Begoña Lasaren familiari, Beasaingo Udalak babesa eskaintzen dio
Begoña Lasa zinegotzi ohiaren heriotzaren berri izatean, Beasaingo Udalak doluminak helarazi nahi dizkie familiari. Beasaingo Udaleko zinegotzi izandako Begoña Lasa, joan den ostegunean, azaroaren 14an hil zen. «Une zail eta latz hauetan, Udalak bere babesa eskaini nahi dio familiari»