Sasietako arduradunak agerraldian.
2013a urte “oparoa” izaten ari dela nabarmendu dute Sasieta Manikomunitateko arduradunek gaur goizean egin duten agerraldian. Hondakink Gutxitzeko Europear Astearen baitan egiten duten prentsaurrekoan, pozik agertu dira Azeari Andonegi lehendakaria, Enrike Enparantza teknikaria eta Iñaki Erauskin zerbitzuburua. “Ekintza ugari egin dira eta denak ere eraginkorrak. Horri esker aurtengo emaitzak benetan onak izango dira”, esan du Andonegik.
Hala, gaikako bilketa tasa asko hobetu dela nabarmendu du Iñaki Erauskinek. Emandako datuen arabera 2013 urtean, lehen 10 hilabeteetan, gaikako bilketa %42ko izan da herriguneetan; 2012an %34koa izan zen. Hala ere, urriko datua azpimarratu nahi izan dute: “Urrian portzentaia %50ekoa izan da mankomunitatean”, esan du Erauskinek. Inoiz dela horrela daturik eman aitortu du zerbitzuburuak; gainera, azaroan gaikako bilketak zabortegira botatakoa gainditzea espero dute.
Organikoen bilketak ere gorakada izan duela azaldu dute; %70 gehiago jaso da. Aurten, lehen 10 hilabeteetan 1.995 tona organiko bildu dira mankomunitatean. Iaz, epe berean, 1.174 jaso ziren. Errefusari dagokionez, berriz, “izugarri” jaitsi dela azaldu du Erauskinek; %20. Aurten, lehen 10 hilabeteetan 11.009 tona bota dira mankomunitatean. Iaz, epe berean, 13.780 tona.
Atez ateko bilketa sistema sei herritan ezarri da dagoeneko; guztira 20.411 biztanle. Gaur egun, herri hauetako batazbesteko gaikako bilketako tasa %77,7koa da. Legazpin ere, sistema mistoa hasi berria den arren, dagoeneko astero ai 13 tona organiko biltzen direla azaldu du Azeari Andonegik. “Oso pozik gaude; jendea, gainera, apuntatzen ari da oraindik”, esan du.