Auzoz auzoko bigarren bilera ostegunera atzeratu dute Lazkaon
Lazkaoko Udalak auzoka herritarrekin egingo dituen bileren bigarren saioa egun bat atzeratu dute. Hala, biharko iragarrita bazegoen ere, etzi, osteguna, izango da, 18:00etan Arerian. Hirigoien, Gurutze, Zubizkitza eta Zelatako bizilagunentzat da.