Haurren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Beasainen
Haurren Nazioarteko Egunaren harira, Beasaingo Aisihezi elkarteak ekintza ugari antolatu ditu bihar arratsalderako. Ekintza hauen artean haurren eskubideen dekalogoaren irakurketa egingo dute, haurren eskubideak gogorarazteko. Horrez gain, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, plazapean 5tik 8 urte bitarteko haurrek aurpegi margoketa, bideo proiekzioa, jolas erraldoiak, marrazketa txokoa eta beste hainbat jolas izango dituzte gozagai.
Haurren Nazioarteko Egunaren harira, Beasaingo Aisihezi elkarteak ekintza ugari antolatu ditu bihar arratsalderako. Ekintza hauen artean haurren eskubideen dekalogoaren irakurketa egingo dute, haurren eskubideak gogorarazteko. Horrez gain, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, plazapean 5tik 8 urte bitarteko haurrek aurpegi margoketa, bideo proiekzioa, jolas erraldoiak, marrazketa txokoa eta beste hainbat jolas izango dituzte gozagai. 18:00etan, adin bereko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da. 18:30ean, berriz, 9tik 12 urte bitarteko gaztetxoentzat futbolin txapelketa egingo dute Berritsu ludotekan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.