Legorretan bukatu dira aurtengo odol emanaldiak
Aurreko asteartean egin zuten Legorretan aurtengo azkeneko odol ematea. Denera 104 herritar joan ziren, eta 96k eman ahal izan zuten, horietatik lau berriak. Uztaileko emanaldian baino hamar lagun gehiagok eman dutela eta, Odol Emaileen Elkarteak konpromiso hori eskertu du.