Lokizera joateko izena biharko eman behar da
Amalurrek eta San Benitok Lokiz mendizerran (Nafarroa) egingo dute ibilaldia, igandean, 08:00etan autobusean abiatuta. Egun guztiko irteera da. Allingo Galdeano kontzejutik irten, eta Lokizeko San Kosmera (1.100 m) igoko dira. Zurukoaingo Aroa upategian bazkalduko dute. Izena biharko eman behar da ikastolan (943 88 08 00) edo Ttanttoni deituta (657 722 131).