Drogen eta teknologia berrien prebentzioa landuko du Beasaingo Udalak
Beasaingo gazteen droga kontsumoarekin eta teknologia berrien erabilera desegokiarekin kezkaturik, Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak adikzioen prebentzioan esku-hartzeko beharra ikusi du, eta adikzioen prebentzio plan bat eratu du. Adikzioen prebentzio planaren berri emateko, gazteen eta gazteekin lan egiten duten eragileen kezkak, zalantzak eta ekarpenak jasotzeko, Udalak bi saio antolatu ditu. Gazteentzako bilera abenduaren 11n, datorren asteazkenean, egingo dute arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta eragileentzako bilera abenduaren 18an, datorren asteazkenean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bi bilerak Udaletxeko Batzar Aretoan egingo dituzte. Bilera horietan parte hartzeko konfirmazioa bidaltzea eskatzen dute Udaletik mceberio@beasain.net helbide leketronikora. Gazteen bilerarako konfirmazioa bidaltzeko azken eguna abenduaren 9a izango da eta eragileentzako bilerarako berriz, abenduaren 16a.