Urretxu-Zumarragatik Bilboko manifestaziora
Tantaz Tanta ekimenak deitutako manifestazioa debekatu eta gero, EAJ, EA, Sortu, Alternatiba eta Aralar alderdiek eta ELA eta LAB sindikatuek bigarren manifestazio bat deitu zuten Bilbon, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goierritik dozenaka autobus atera ziren larunbatean; Urretxu-Zumarragatik ateratakoekin batera egin zuen bidaia Gotzon Aranburuk.