Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Urretxuko enpresa batean lapurtzeagatik
Ertzaintzak 25 eta 42 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Antzuolan, Urretxuko enpresa batean kobrezko kableak eta xaflak lapurtzea egotzita. Lapurtutako materiala -sekzio handiko kobrezko mahukak eta material bereko xafla metalikoak- garraiatzen ari ziren Antzuola inguruan furgoneta batean, atxiloketa gertatu den unean.