Elustondo eta Griezmann Realeko jokalariak Beasainen izan dira, umeei argazkiak sinatzen
http://youtu.be/87o22BmB1Cw Reala egiten ari den denboraldi onaren seinale izango da agian, baina ilada luzeak sortu dira gaur arratsaldean, Realeko jokalarien sinadura ekitaldian. Beasaingo banketxe batek antolatuta, Gorka Elustondo eta Antoine Griezmann jokalariak etorri dira; haiek iristerako jendez gainezka zegoen bulegoa eta haren ataria. Beasaingo umeak zain zeuden ordurako, Realeko kamisetak soinean eta bi jokalarien argazkiak eskuan zituztela. Gaztetxoekin taldeko argazkia atera eta argazkiak, posterrak eta kamisetak sinatu dituzte.