Goierri garaira iaz etorritako bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira
Goierri garaiko hamabi turismo baliabideetan 2012an baino bisitari gehiago egon da iaz. Uggasa garapen agentziak emandako datuen arabera bisitari gehienak gipuzkoarrak dira, eta ikastetxeetatik etorritako ikasleak dira. Bisitarien jatorria ikusita, eta fidelizazioa landu aldera, Museo eta Turismo Zerbitzuen eragileak biltzen dituen mahaiak eskaintza pedagogikoa eta bisita gidatuak indartzeko asmoa dauka.

63.282 bisitari. 2013an Goierri garaiko museoak eta turismo bulegoa bisitatu zutenen kopurua da. Iaz baino %18,67 bisitari gehiago hartu zuen Goierri garaiak. Museoetatik pasa ziren turistak 54.686 izan ziren eta turismo bulegora jo zutenen kopurua 8.596. Antioko baseliza izan da tokirik bisitatuena: 16.836.
The post Goierri garaira iaz etorritako bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira appeared first on Otamotz.