Gutxienez lau istripu arin izan dira goizean, Goierriko errepide sarean
Goiz beltza izaten ari da Goierriko errepide sarean; euriak eta zoru bustiak eraginda, gutxienez lau trafiko istripu izan dira dagoeneko, denak arinak. Goizeko 09:00etan gertatu da aurrenekoa, Itsasondon, N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan; ibilgailu batek bestea jo du, atzetik. Ordulaurden beranduago, toki berean, baina Donostiako noranzkoan, beste ezbehar bat izan da.
Beste bi istripuak Beasain parean gertatu dira, hauek ere, N-1ean. 09:20an, Donostiako noranzkoan zihoan auto batek errepidetik irten eta bazterra jo du. Garai beretsuan, kontrako noranzkoan ere beste ezbehar bat izan dela azaldu dute Herrizaingo Sailetik, baina ez dute nola gertatu den zehaztu.