Libre Eguna egingo dute larunbatean Beasainen
Jon Gorrotxategik eta Arranok bizi duten egoera salatu eta herritarrei arazoaren berri emate aldera, Libre Eguna antolatu dute Beasainen larunbat honetarako. Epaiketa martxoaren 18 aldera amaitzea aurreikusten da eta gero, apaiaren zain geratuko dira. Aurrez ere egin dituzte ekintzak Beasainen Libre dinamikaren harira, baian epaiketa amaitu aurretik beste festa bat antolatzea ereabaki du Beasaingo Libre lantaldeak.
Egitaraua:
12:00 Enkartelada mugikorra estaziotik, Beasaingo joaldunek lagunduta
13:00 Aizkolariak Zubimuzun
13:30 Jon Gorrotxategiren hitzak
13:45 Argazkia plazako eskaileretan
14:00 Kantu-bazkaria elkartean, Aitor Furundarenak alaituta
18:30 Triki-poteoa
Bazkarirako tikeak salgai daude Arranon (langabetuentzat eta ikasleentzat 10 euroan eta langileentat 15 euroan) eta okasiorako “Arrano eta Jon LIBRE” idatzita daramaten kamisetak ere salgai egongo dira 6 euroan.