Sasieta 2015a amaitzerako itxiko dutela diote aldundiak eta GHK-k
Gaur goizean aurkeztu dute hondakinak kudeatzeko proiektua Gipuzkoako Diputazioak eta GHKk, Zarauzko zabortegian. “Urtetako zabortegiaren argazki hau ez da iraunkorra. Porrotaren irudia da. zarbortegirik gabeko Gipuzkoa nahi dugu”, esan du gaur goizean Iñaki Errazkinek, Gipuzkoako Ingurumen diputatuak. Hartara, aurten abenduaren 31n itxiko dute Urtetako zabortegia. Lapatxekoa 2015eko amaieran itxiko dute. Eta Sasietakoa 2015aren amaieran.
Aurkeztu duten proiektuak Europako hierarkia “zorrozki” betetzen duela adierazi du GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak. Proiektuko azpiegiturak egiteko aurrekontua 131 milioi eurokoa izango da. Errazkinek nabarmendu du adostasuna lortu nahi dutela beste alderdi politikoekin. Proiektua Batzar Nagusietan ere eztabaidatuko dutela adierazi du. “Indar guztiak jarriko ditugu adostasuna lortzeko”.
Zubietako TMB planta 2014ko azaroan eraikitzen hastea espero du aldundiak, 2015eko udazkenean martxan egon dadin. Epeleko (Bergara) konpostatze planta, aldiz, 2015eko urtarrilean funtzionamenduan egongo dela iragarri du.
Plana osorik, hemen:
gipuzkoa_azpiegitura_plana_eus