Zeraingo Liztormendi elkartean mus txapelketa antolatu dute larunbaterako
Liztormendi elkartean mus txapelketa antolatu dute larunbat honetarako. 16:00etan hasiko da. Otsaileko bigarren txapelketa da. Hilaren 1ean tute txapelketa jokatu zuten. Hamaika bikotek parte hartu zuten eta Jesus Comontes eta Joxe Manuel Oria nagusitu ziren.