Ekitaldiz beteta dator 'Udaberrian martxan' Ordiziara
Apirilaren 7an Euskal Herriko Itzulia Ordiziatik abiatuko dela aitzaki hartuta, herriko hainbat elkartek ekitaldi andana jasotzen duen egitaraua osatu dute martxorako eta apirilerako. Kirolariak, merkatariak, musikariak… dozenaka lagun elkartu dira haur, gazte zein helduen neurrira egindako egitaraua osatzeko. Udaberrian Martxan izena eman diote egitasmoari eta atzo egin zuten Barrenan aurkezpena.
Martxoaren 7an hasi eta apirilaren 13an amaituko da Udaberrian Martxan. Beste hainbat ekintzen artean, martxoaren 22an Goierriko 7 Orduak egingo dute frontoian; martxoaren 29an, berriz, Claudio Chiapucci eta Marino Lejarreta txirrindulari ohien hitzaldia egingo da Herri Antzokian, eta egun berean, McOnak eta Betagarriren kontzertuak izango dira, herriko taldeez gain.
Ordizia Urpekoak taldekoek, Txindoki atletismo taldekoek, Ordizian elkartekoek, Ordiziako Udalak, Emaneurrekoek, Amets Bidekoek, Burrunbazale txaragako kideek, Txapelgorri Elkartekoek, Ordiziako Trobadore Alaiek, Ordiziarrock Crew taldekoek, Begi Argi bandakoek eta Txindoki zikloturista elkartekoek hartu dute parte Udaberrian Martxan egitasmoan.
Atzo Eñaut Gereñuk azaldu zuenez, duela urte eta erdi hasi ziren Itzuliaren inguruan antolatuko zuten egitasmoan pentsatzen: “Hasiera baten Euskal Herriko Itzulia eta beste ekintzaren bat soilik antolatuko genuela uste genuen. Baina pixkanaka herriko elkarte ezberdinok elkarlanean, kirol eta kultur ekintzaz beteriko egutegi zabal eta anitza prestatu dugu”, esan zuen.
Ordiziako ikastetxeen artean egindako logo lehiaketan saridun ateratako Goierri Eskolako Nerea Asensioaren lana darabilte irudi gisa.
Ekitaldi bakoitzaren gaineko xehetasunak eguna gerturatu ahala aurreratuko badute ere, hemen Udaberrian Martxanen egitaraua.
EGITARAUA
Martxoak 8, larunbata
- Urpekoak Ordizia txapelketa, Majori kiroldegian 10:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 20:00etara; 20:00etan sari banaketa egingo da.
- Eskolarteko atletismo txapelketa, Altamiran 10:30etik 13:00era.
- Stock azoka plazan. Ostiralean eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Kale azoka, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Auto eta kart erakustaldia, 17:00etatik 18:30era.
- Goierriko sagardoen dastaketa, 19:00etatik 21:00era.
- Goierriko 7 Orduak, 17:00etatik 23:00etara.
- Claudio Chiapucci eta Marino Lejarreta txirrindulari ohien hiltzaldia, 17:00etan Herri Antzokian.
- Kale kontzertuak alde zaharre lau gunetan, 19:00etatik 22:00etara. Starblues, Twin melody, Skalope, Cabbage city rockers, Apotasia, Zutik dirau, Hergans, T3rna, Punk is dead eta Nazarenos del norte.
- Kontzertuak frontoi txikian, 23:00etatik aurrera: Mc Onak eta Betagarri.
- Gipuzkoako infantil mailako atletismo txapelketa.
- Euskal Herriko Itzulia Ordizian. 1974-2014 argazki erakusketa. Euskal Herriko Itzulia Ordiziatik atera zeneko 40. urteurrenean.
- Ordiziako Beti Argi musika bandaren kantu kontzertua J.J. Gomez eta Erramun Amundarainekin, 19:00etan.
- Zikloturista martxa, 18:00etan
- Elkartasun ekintza frontoian, garapen bidean dauden herrialdeak laguntzeko.
- Euskal Herriko Itzuliko lehen etap
- Itzuliko bigarren etapa.
- Hilabete guztian laguntzen aritu diren eta parte hartu dutenekin bazkaria frontoian.














