Irrien Lagunen Gizartegintza elkarteak (ILGE) elkartasuna saritzen duen erakusgarri bat Lazkaoko herriari eman dio. Udaleko bi ordezkarik jaso zuten Irrizale saria, aurreko ostegunean, sari banatze ekitaldian.
Gizartegintzaren iazko jaialdia Lazkaon ospatu zen, irailean. Bizipozaren Jaian 5.000 lagunetik gora elkartu ziren, Lazkaoko plazan. Egun osoko egitarauan, elkartasuna jorratzen duten elkarteen lana ezagutarazi zuten, ILGE osatzen duten 19 talderen lana edo informazioa erakutsita.

Azeari Andonegi alkatea eta Urtzi Iruin zinegotzia, Irrien Lagunak klubekoekin./Hitza
Elkarte horrek banatu dituen Irrizale sariekin, udalerri, ikastetxe eta enpresa laguntzaileei aitortza egin diete. «Lazkaoko herriak egin zuen elkartasunezko egunaren errekonozimenduagatik, bizipoza jaso genuen oroigarri guk. Herri guztiarena den saria pozik jaso genuen udaleko ordezkariok», azaldu du Azeari Andonegi alkateak.
Aurten ere giza balioak zabaltzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du ILGEk.